XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ekialdean, berriz,
(34) a. etxea erosten bagenu, ordain genezake
b. burua erakusten balu, ikus nezake.

Ohart gaitezen, bidenabar, apodosian ekialdeko gaurko euskaldunek poztuko ginateke bezalako formak èdin / ezan erroko formez ordezkatzen dituztela: alegera gintezke (poztuko ginateke-ren ordez); joan ninteke joango nintzateke-ren ordez); erran nezake esango nuke-ren ordez).

12.2.2.2.2. etor baledi / eros balezasailekoak.

Hauek morfologiaz nola osatuak dauden begien bistan dago.

Balioari dagokionez, hauek ere alegiazkoak direla esan behar.

Ahalezko baldintzak direla ere esan ohi da.

Dena den, ez dirudi oso garbi dagoenik zein izan daitekeen aurreko saileko adizkien eta honako hauen arteko diferentzia, diferentziarik baldin bada.

Adibidez, honako aipamen honek forma bien artean diferentzia handiegirik ez dela erakusten duela dirudi: (35) (P. Lafitte, Eskualdunen loretegia, 6.orr.).

Alde batera utzirik aipatu diferentzia hori badenentz, hona hemen sail honetako adibide zenbait:
(36) a. (Axular, Gero, 349. par.)
b. (Axular, Gero, 387. par.)
c. (Axular, Gero, 73. par.).

Perpaus guzti hauek beste era honetara emanen lituzke gaurko euskaldun askok:
(37) a. baldin orduan hilko bazina...
b. baldin galdegingo baliote Judasi...
c. baldin utziko bagenu harri handi bat eskuetarik....